XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Zehaztutako iritziaren berri eman beharko dio sail bakoitzeko organo arduradunak Europako Gaietarako Zuzendaritzari. Horretarako IV eranskinen jasotako eredu fitxa bidaliko dio.

9. atala

Xedapen komunitarioa barne araudira ekartzeko, kasuan kasuko legea edo araua onartuko da, horretarako legeak ematen dituen bideak erabiliz.

IV. ATALBURUA ESKUALDEEN BATZORDEAN IRIZPENAK LANTZEN PARTE HARTZEA

10. atala

1. Arlo honetako neurrien helburua honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoak batzorde honetan duen ordezkaritzaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak bere aginpideko diren gaietako irizpenak lantzen parte hartuko duela bermatzea.

2. Helburu hori betetzeko prozedura honako hau izango da orokorrean:

a) Sailari edo sailei Eskualdeen Batzordeko irizpen proiektuen berri emango zaie, irizpen proiektuok sailaren edo sailen konpetentziei eragiten badiete.

b) Sailak eta, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzak zuzenketak egingo dizkio irizpen proiektuari.

c) Eskualdeen Batzordean defendatuko dira zuzenketok.

11. atala

Eskualdeen Batzordeko irizpen proiektuen berri Lehendakariaren Kanpo Harremanetarako Ordezkariak emango dio proiektuaren eragina jasango duen sailari, bera baita Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritzako kide batzorde horretan.